XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eskerrak ordurako al'nuana eginda neukan!
- Eta besoak? Ez itunan beltztu...
- Ez-ba!
Gure amak, ezetarako astirik eman al'zienan ba?
Orregatik jertzea jantzita erten diñat!
- Aizan, baña... Anka beltz oiek, ez ditun ondo etortzen ire arpegiko kolore zuri gorriakin...
- Egon adi, Nekane!
Aterako din bai datorren aste ontan eguzkia...
Azala erre arte artuko diñat!
Ikusiko den urrengo ondarrera joaten geranean, zer beltxaran azalduko naitzatzuen...
- Arrate! Ik ze pentzatzen...
Arpegi, beso, ta berna beltxakin, gorputz txuri txuria...
Bai al'dakin zer emango denan?
- Ixildu adi, Nekane!
Domekarako asmatuko diñat zedozer...
Bearrena, gure Jainkoak jaietan egualdi ederra egitea den!
Zuenak eta gure amak, ez diñade ori esango baña...
- Aizan!
Ez al'genikin obe, geran bezelakoak azaldu?
- Ez neska!
Gu ikusita... izutuko ituzke gure mutiltxo kankallu oiek...
Beltxaranak omen zeuden modan, beltxaranak!
- Arrate: Emen zetozen biak...
Bestela bezela, eskaparate orretan begira jarriko gaitun.
Ez dezatela pentzatu oien zai gaudenik...
- Ze! Ederrak al'daude?
- Bai.
Atsegin zaizkigun gauzea pranko ba dago emen...